Politika -

Ekinen desegitea

Ekinen desegitea 'pauso bat gehiago' dela dio Lehendakariak

Patxi Lopez lehendakaria ez da azaroaren 20a baino lehen ETAren iragarpenik egongo den ala ez esatera ausartu.

Patxi Lopez. Argazkia: EITB
Patxi Lopez. Argazkia: EITB
Patxi Lopez. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekinen desegitea indarkeriaren aroaren amaierarako bidean "pauso bat gehiago" dela esan du Patxi Lopez lehendakariak larunbat honetan, eta "behin betiko pausoa ETAren desegitea" izango dela berretsi du.

Bestalde, talde terroristaren iragarpenak espero diren ala ez galdetuta, ez du "burutapenik" egin nahi izan, eta gutxiago hauteskundeen aurretik izango diren ala ez.

"Hain gai garrantzitsuetan datak jartzeak frustraziora eraman gaitu beti; behar diren pausoak ematen joan behar dugu, ematen diren guztiak finkatzeko eta atzerapausorik ez egoteko", esan du lehendakariak PSOEren Batzar Politikora sartu baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea