Politika -

Politika eztabaida, balantzea

EAJ 'lekuz kanpo' geratu zen Legebiltzarrean, Idoia Mendiaren ustez

Gobernuko bozeramailearen arabera, osteguneko eztabaidan argi geratu zen "Gobernuak proposamenak eta proiektuak dituela, eta herriak etorkizunera begira dituen beharrak zeintzuk diren badakiela".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehendakariak politika orokorreko osteguneko eztabaidan egindako proposamenek EAJ "jokoz kanpo" utzi zutela esan du Idoia Mendia Gobernuko bozeramaileak.

Mendiak Euskadiko Batzorde Juridiko Aholkulariak antolatutako XIII. jardunaldiak inauguratu ditu Gazteizen eta bertan osteguneko eztabaidaz aritu da kazetariekin. Gobernuko bozeramailearen ustez, argi geratu zen "Gobernuak proposamenak eta proiektuak dituela, eta herriak etorkizunera begira dituen beharrak ezagutzen dituela."

Lehendakariak elkarbizitza eta ekonomia gaietan egindako proposamenek EAJ "lekuz kanpo" utzi izana eta "lehendakariari erantzuteko orduan maila eman ez izana" deitoratu du.

Eztabaida fiskala

Idoia Mendiak defendatu egin du eztabaida fiskala Legebiltzarrera eramateko lehendakariak egindako proposamena, bertan "euskal herritar guztiak ordezkatuta" daudelako. Patxi Lopezek talde, Gobernu eta Aldundien parte-hartzea defendatu zuen.

Terrorismoaren amaierari dagokionez, gaur egun "indarkeriaren zikloaren amaiera" bizi dugula azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea