Politika -

A-20: Hauteskundeak

Geroa Bai, EAJren eta NaBaiko independenteen koalizio berria

Uxue Barkos izango da Geroa Baiko hautagaitzaren zerrendaburua. Nafarroako koalizio berria Atarrabia Taldeak ere osatzen du.

Uxue Barkos, Geroa Bai koalizio berriaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Uxue Barkos, Geroa Bai koalizio berriaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Uxue Barkos, Geroa Bai koalizio berriaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan koalizio berri bat sortu da. EAJk, Zabaltzen plataformak (NaBaiko independenteak) eta Atarrabia Taldeak Geroa Bai izeneko koalizioa osatuko dutela iragarri dute gaur goizean.

Aralarrek NaBai utzi eta Bildurekin koalizioa eratzea (Amaiur izenekoa) erabaki ostean sortu da aipatu koalizioa.

Azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan, Geroa Bairen zerrendaburua Uxue Barkos izango da.

Uxue Barkosek marka politiko berria aurkezteko eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez, Geroa Bai "kolore bakarrekoa ez den Nafarroarentzat proiektu eta erreminta eraginkor berri bat da, instituzioek orain arte erakutsi ez bezala, gizarteari erantzungo diona". Horrez gain, Barkosek azpimarratu du Geroa Bai etorkizuneko egitasmoa dela eta gainerako alderdi eta koalizioekin liskarrik bilatzeko asmorik ez duela. Ildo horretan, bai Amaiur koalizioarekin bai eskuineko alderdiekin ezberdintasunak dituztela esan du eta, ondorioz, euren lehentasuna ongizate estatuaren alde lan egitea izango dela iragarri du.

 

Nafarroan koalizio berri bat sortu da. EAJk, Zabaltzen plataformak (NaBaiko independenteak) eta Atarrabia Taldeak Geroa Bai izeneko koalizioa osatuko dutela iragarri dute gaur goizean. Aralarrek NaBai utzi eta Bildurekin koalizioa eratzea (Amaiur izenekoa) erabaki ostean sortu da aipatu koalizioa. Azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan, Geroa Bairen zerrendaburua Uxue Barkos izango da.Uxue Barkosek marka politiko berria aurkezteko eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez, Geroa Bai "kolore bakarrekoa ez den Nafarroarentzat proiektu eta erreminta eraginkor berri bat da, instituzioek orain arte erakutsi ez bezala, gizarteari erantzungo diona". Horrez gain, Barkosek azpimarratu du Geroa Bai etorkizuneko egitasmoa dela eta gainerako alderdi eta koalizioekin liskarrik bilatzeko asmorik ez duela. Ildo horretan, bai Amaiur koalizioarekin bai eskuineko alderdiekin ezberdintasunak dituztela esan du eta, ondorioz, euren lehentasuna ongizate estatuaren alde lan egitea izango dela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Geroa Bai Azken NaBai