Politika -

A-20: UPN-PP akordioa

Rajoy eta Barcina: 'UPN-PP ituna Foru Gobernuarekin bateragarria da'

"UPN Alderdi Popularrarekin koalizioan" izenarekin joango dira azaroaren 20ko hauteskundeetara. Akordio hau UPN-PSN Gobernuarekin bateragarria dela defendatu dute.

UPN-PP akordioaren sinadura. Argazkia: EFE
UPN-PP akordioaren sinadura. Argazkia: EFE
Rajoy eta Barcina: 'UPN-PP ituna Foru Gobernuarekin bateragarria da'

01:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularreko presidenteak, Mariano Rajoyk, eta UPNko presidenteak, Yolanda Barcinak, Iruñean sinatu dute datozen hauteskunde orokorretara batera joateko akordioa. "Nafarroak irabazi" egingo duela esan dute eta koalizioko Foru Gobernuarekin bateragarria dela defendatu dute.

PPko presidenteak, Mariano Rajoyk, Espainiako errekuperazio ekonomiko, politiko eta sozialerako "proiektu nazional handia" dela esan du, eta hori lortzeko espainiar guztiek parte hartzea eskatu du, "pentsatzen dutena pentsatzen dutela, bozkatzen dutena bozkatzen dutela".

Rajoyk eta Barcinak azpimarratu dutenez, akordioa garrantzitsua da datozen lau urteetan "helburu nazional handia" lortzeko, hau da, "ekonomikoki hazteko, enplegua sortzeko eta oinarrizkoak diren zerbitzuak (osasuna, hezkuntza eta pentsioen sistema, besteak beste) hobetzeko".

Rajoyren aburuz, helburu hori lortzeko "tresnak" defizit publikoari eustea, finantza sistema berregituratzea eta enpresen lehiakortasuna handitzea dira.

Bestalde, UPN-PP akordioak Gorteetan Nafarroako benetako ordezkaritza, hau da, alderdi horien ordezkaritza, egotea ahalbidetuko duela esan du Barcinak.

"Nafarroa bezalako lurralde anitz honetan, UPNren gehiengoaren ahotsa Gorteetan egotea beharrezkoa da; bestela, Nafarroako ahotsa NaBai edo Bildurenarekin desitxuratuta gera daiteke", esan du Yolanda Barcinak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea