Politika -

Alderdi Eguneko hitzaldia

Patxi Lopez: 'Urkulluren hitzaldiak hauteskunde-lehia ekarriko du'

Bestalde, azaroaren 20ra begira asko dago jokoan lehendakariaren ustez, "bi eredu oso ezberdin baitaude, herrialde honetako gauzei erantzuteko".

Patxi Lopez lehendakaria artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakaria artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakaria artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariaren hitzetan, Urkulluren hitzaldia "mundu nazionalistako hauteskunde-lehiari dagokio, herrialdearen lehentasunei baino gehiago".

Patxi Lopez lehendakariaren ustez, Iñigo Urkullu EAJko presidenteak Alderdi Egunean emandako hitzaldia "mundu nazionalistaren hauteskunde borrokari dagokio, herrialdearen lehentasunei baino gehiago". Hala ere, "ETAri eta ezker abertzaleari ez diogu ezer zor, guztiz kontrakoa baizik" hitzekin bat datorrela adierazi du.

Basque Culinary Centerren inaugurazioan parte hartu ostean Donostian kazetariei egindako adierazpenetan esan duenez, buruzagi jeltzalearen mezua "ezker abertzalearekin bat ez datorrela esatean oinarritu zen", "espazio soziologiko hori hartzeko duten lehian".

Hala eta guztiz ere, "EAJrekin bat nator nik ere lehenago esan nituen gauza batzuetan: ETAri eta ezker abertzaleari ez diegu ezer zor, guztiz kontrakoa baizik", adierazi du lehendakariak.

Bestalde, PSEko idazkari nagusia ere baden aldetik azaroaren 20ko hauteskunde orokorrei buruz galdetuta, hau esan du PP gogoan hartuta: "Batzuek oso eroso hasi nahiko dute hauteskunde kanpaina, garaipen argia ematen dieten inkestetan oinarritua".

Horrez gain, oraindik "asko dago eztabaidatzeko" lehendakariaren ustez, "bi eredu oso ezberdin baitaude herrialde honetako gauzei erantzuteko, eta Espainiako herritar gehienek, euskal herritarrek bereziki, badakite solidarioa ez den eredu batek ezin duela arrakastarik izan”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea