Politika -
Andaluziako Topaguneak
Pastor: 'EAJ Bilduk nagusitasun nazionalista kenduko dion beldur da'
EAJk Bilduri zeharretik begiratzen diola eta horregatik hitzaldi erratikoa duela dio Jose Antonio Pastorrek, PSE-EEko bozeramaileak.
Erredakzioa
EAJk "zeharka begiratzen dio" Bilduri, "ezker abertzalea gune nazionalistan sartzeak azken urteetan izan duen hegemonia kenduko ote dion beldur delako" esan du Jose Antonio Pastorrek, PSE-EEko bozeramaileak, Arrasaten (Gipuzkoa).
Andaluziako XXII. Topagunean izan da Pastor, eta Forondan ospatzen ari ziren Alderdi egunaz ere mintzatu da.
"EAJk gaur aurkezten duen dokumentu politikoa, euren hitzaldiaren ardatza, Bilduri zeharka begiratuz egin du", esan du Pastorrek. Azken hauteskundeetan, Urkulluren alderdiak "euskal politikaren ardatza izateari utzi dio", eta horregatik, orain "jendearen interesetatik at dagoen hitzaldi erratikoa" aurkeztu du.
"Tamalez, Alderdi egunean hitzaldi zaharkituak entzungo ditugu beste behin". EAJk berriz bere "identitate obsesioak" errepikatzen dituela kritikatu du, eta ez "berez dauden arazoak, hala nola askatasuna, segurtasuna, ongizatea eta krisi ekonomikoa" adierazi du.