Politika -
Sinaduraren lehen urteurrenean
ETAko presoek publikoki agertu dute Gernikako Akordioarekin bat-egitea
Gainera, Akordioaren sinatzaileek deklarazio bat irakurri dute Estatuaren "harrokeriak" bake "prozesua arriskuan jartzen" duela salatzeko.
Erredakzioa
ETAko presoek publikoki agertu dute larunbatean iragarritakoa: Gernikako Akordioarekin bat egiten dutela. Horretarako, ekitaldi bat egin dute Gernikako Antzokian eta bertan ETAko preso izandako 26 pertsonak hartu dute parte.
Itziar Galardik Akordioaren bat-egitearen gaineko komunikatua irakurri ETAko presoen kolektiboaren (EPPK) izenean, ostiralean iragarritako argudioen harian.
Jon Agirre Agiriano, 'Eletxuri', eta Gloria Rekarte ETAko preso ohiak izan dira Akordioarekin bat-egitea sinatu dutenak.
Gernikako Akordioa gaur urtebete sinatu zuten ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Alternatibak eta Abertzaleen Batasunak. Ondoren, sindikatu abertzaleek eta elkarte ezberdinek bat egin dute.
Akordiarekin bat egiten azkena ETAko presoen elkartea izan da, ostiralean iragarritako dokumentoaren bidez.
Amnistia osoa eskatu dute
Idatzi horretan, presoek amnistia osoa lortzeko konponbideak eskatzen dituzte eta espetxe zigorren banakako aringarriei uko egin diete.
Gainera, Akordioaren sinatzaileek deklarazio bat irakurri dute Estatuaren "harrokeriak" bake "prozesua arriskuan jartzen" duela salatzeko.