Politika -

EPPKaren iragarpena

Ares: 'Albiste ona da eta ETAren amaierarako urrats garrantzitsua'

Hala ere, Barne sailburuak esan duenez, "behin betiko pausoa" falta da, alegia, banda armatuaren desagertzea.

Rodolfo Ares, prentsaurrekoan. Irudia: EITB
Ares: 'Albiste ona da eta ETAren amaierarako aurrapauso garrantzitsua'
Rodolfo Ares, prentsaurrekoan. Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburuaren ustez, ETAko presoen kolektiboaren (EPPK) iragarpena "albiste ona" eta "ETAren amaierarako bidean aurrapauso garrantzitsua" da, nahiz eta "behin betikoa" falta den, alegia, banda armatuaren desagertzea..

Bilbon egindako prentsaurreko batean esan duenez, terrorismoaren bukaerarako bidean "pauso bat gehiago" da, baina zehaztu du "behin betikoa" ETAk eman behar duela eta pauso hori terrismo jarduera erabat uzten duela eta desegiten dela iragartzea litzateke.

"Terrorismoaren amaierarako albiste ona da, ETAren amaierarako, baina, zer esanik ez, denok lanean jarraitu behar dugu ETAri behin betiko jarduerak egiteari utz diezaiola eskatzeko, gizartearen gehiengoa aspalditik itxaroten ari den erabakia delako", gaineratu du.

Aresen esanetan, "agerikoa" da Zuzenbide Estatuaren ekintza "irmo eta erabakigarriak" eta "tinkotasun eta tolerantzia zero" politikak izan direla "honaino ekarri digutenak eta, ETA ez ezik, bere inguruko kolektiboak ere, mugiarazi dituztenak". "Zuzenbide Estatuaren eta demokraziaren lorpena da, baina garrantzitsuena da denok ETAri behin betiko pausoa eman dezan eskatzen jarraitzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea