Politika -

EPPKaren iragarpena

Presoen babesa urrats kualitatibo garrantzitsua da Aralarrentzat

Bat egite honek bake prozesuan atzerabueltarik ez dagoela adierzaten duela esan du Rebeka Uberak.

Rebeka Ubera. Argazkia: EITB
Rebeka Ubera. Argazkia: EITB
Rebeka Ubera. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarreko antolaketa idazkariak, Rebeka Uberak pozik hartu du EPPK-k Gernikako itunarekin bat egitea. "Urrats kualitatibo garrantzitsua da, bake prozesuak atzerabueltarik ez duela aderazten duelako".

Bestalde, Langraitzeko beste preso disidente batzuek adierazi duten bat egitea ere azpimarratu du Uberak. Bi babes hauek "oso albiste positiboak dira" Uberarentzat, "atzerapausorik ez duen bake prozesuan eta giza eskubide guztien onarpenean urrats kualitatibo garrantzitsua da".

Bat egite honek, Gernikako akordioaren urteurrenari plus garrantzitsu bat ematen diola esan du, "akordio horretan harturiko konpromisoak betetzeko behin betiko babesa delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea