Politika -

Helegitearen alde

Fiskaltza 'Parot dotrina'ren kontra agertu da Joseba Artolaren kasuan

ETAko presoaren helegitea aintzat hartzeko eskatu dio Konstituzionalari. Izan ere, presoak 2006an egon behar zuen kalean eta zigorra beteta zuenean ezarri zioten dotrina.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak Joseba Artola Ibarretxe ETAko presoaren helegitea aintzat hartzeko eskatu dio Auzitegi Konstituzionalari, hau da, 'Parot dotrina' ez ezartzeko, neurria ezarri nahi ziotenean zigorra betea zuelako. Artolak 2006an egon behar zuen kalean.

Ministerio Publikoko iturriek jakitera eman dutenez, Fiskaltzak 'Parot dotrina' jasaten duten presoen helegite guztiak aztertuko ditu banan banan.

Artolaren kasuan, 25 urtez kartzelan egon ondoren, Auzitegi Gorenak ezarritako neurriarekin 2016ra arte luzatu zen kartzela-zigorra.

Fiskaltzak, ordea, uste du zigorra betea zuela erabat eta horrek "eskubide batzuen jabe" egin zuela presoa eta ezin zizkiotela gero dotrina berriarekin urratu.

Estatuko Abokatuaren arabera, ordea, Artolaren helegitea atzera bota behar da 'Parot dotrina' ez delako zigor berri bat, aurreko zigorra beste era batera kalkulatzeko modu bat baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea