Politika -

Motibazio politikoko biktimak

Carmena epaile ohia hautatu dute biktima politikoen dekretua egiteko

Biktima politikoen lantaldeak bilera egin du Legebiltzarrean, PPk eta UpyDk ez dute parte hartu, biktima politikoak eta ETArenak "maila berean" jartzen direla iritzi diote.

Manuela Carmena, motibazio politikoko biktimen aholkulari izendatu dute. Argazkia: EFE
Manuela Carmena, motibazio politikoko biktimen aholkulari izendatu dute. Argazkia: EFE
Manuela Carmena, motibazio politikoko biktimen aholkulari izendatu dute. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak Manuela Carmena Castrillo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko epaile ohia hautatu du motibazio politikoko biktimen inguruko dekretua egiteko aholkulari.

Biktima politikoentzako laguntzak eta horiek jaso ahal izateko irizpideak eta aurrekontuak finkatuko dituen dekretuaren zirriborroa datorren urte hasierarako prest egongo da. Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren menpe dagoen postuan jardun dezan "sailburuorde" gisa izendatu dute Carmena.

Giza eskubideen urraketen eta motibazio politikoak eragindako bidegabeko indarkeria jasan dutenen inguruko txostenaren aurkezpenaren ondoren eman du ezagutzera Carmenaren izendapena Idoia Mendia Justizia sailburuak. Biktima horien artean 70eko eta 80ko hamarkadetan izandako polizia gehiegikeriengatik kaltetutakoak daude.

PPk eta UPyDk ez dituzte azalpenak aurrez-aurre jaso, uztailean lantalde honetan parte hartzea baztertu baitzuten. Euren ustez, txostenak biktima politikoak eta ETAren biktimak "maila berean" jartzen ditu.

Mendiak tesi hori baztertu du. Bi kolektiboek "bidegabea den sufrimendua" jasan dutela azpimarratu du, baina sufrimenduaren jatorria desberdina dela argudiatu du, eta hortaz, ez dagoela "berdintasunik".

PPren salaketa

Carlos Urquijo PPko Legebiltzarreko ordezkariaren ustez, Motibazio Politikoko Biktimen Arretarako Bulego baten balizko sorrerak biktima politikoak eta ETArenak "maila politiko berean" jarriko lituzke eta horrek "ETAren historio gaiztoa barkatu nahi dutenen teoria aupatuko" lukeela adierazi du.

Motibazio politikoko biktimen inguruan Legebiltzarrean izan den bilera hasi baino lehen egin ditu adierazpen hauek Urquijok. PPko eta UpyDko ordezkariek ez dute lantaldean parte hartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea