Politika -

Prentsaurrekoa

Ezker abertzalea: 'Atxiloketek ez dute gure bidetik irtetea eragingo'

Ezker abertzalearen ordezkarien ustez, Bateragune auziko epaia "aldez aurretik idatzita" zegoen eta ebazpena Espainiako Estatua euskal gizartean frustrazioa sortzen ari den adibidea da.

Niko Moreno ezker abertzaleak eman duen prentsaurrekoan. EFE
Niko Moreno ezker abertzaleak eman duen prentsaurrekoan. EFE
Niko Moreno ezker abertzaleak eman duen prentsaurrekoan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak PSOEren eta PPren “jarrera boikotatzailea" salatu du, ETAren su-etenaren ostean Euskadin irekitako "fase berriaren" aurrean. "Atxiloketek, epaiketek eta epaiek ez dute hasitako bidetik ateratzea eragingo", adierazi du.

Niko Moreno, Tasio Erkizia, Maribi Ugarteburu eta Miren Legorburu ordezkariek adierazi dute hori, prentsaurreko batean, Bilbon. Ostiralean ezker abertzaleko bost bururi (besteak, beste, Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohia) zortzi eta hamar urte arteko kartzela-zigorra jarri zieten ETAko kide izatea leporatuta Bateragune auzian.

Euskal gizarteari kontzentrazioetan parte hartzeko deia egin diote, agerraldian irakurri duten idazki batean. Bihar euskal hiriburuetan egingo dituzte, eta larunbatean Bilbon, 'Epaiketarik ez. Zigorrik ez. Aterabide demokratikoak orain!' lelopean.

Bateragune auziaren inguruko erabakia "aldez aurretik idatzita" zegoela nabarmendu du ezker abertzaleak. Ebazpena Espainiako Estatua euskal gizartean frustrazioa sortzen ari den adibidea dela eta ezker abertzalearen apustu politikoa baldintzatu nahi dutela gaineratu du. PSEren eta EAJren jarrera ere kritikatu dute. Eusko Jaurlaritzak "bere errealitate birtualeko gezurrak sinesten jarraitzen" duela adierazi du ezker abertzaleak, eta EAJri Euskadin irekitako "aro berri" honetan bere "jarrera argitzeko eta konpromisoak erakusteko" eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea