Politika -
Bateragune kasua
Rubalcabak 'ziur zekien' Otegi eta Usabiagaren aurkako frogak zeudela
Auzitegi Nazionalaren erabakiarekiko errespetua adierazi du. M-22an koalizioaren alde bozkatu zuten euskaldun askok Bilduk ETAren aurkako jarrera "irmoagoa" izango zuelakoan egin zutela adierazi du.
Erredakzioa
Gobernuko presidentziarako hautagai sozialistak, Alfredo Perez Rubalcabak, esan duenez "ziru zegoen" Otegi eta Usabiagaren aurkako kondenarako froba nahikoak zeudela eta Audientzia Nazionalaren erabakiarekiko errespetua adierazi du.
Punto Radio irrati katean esan duenez, Bateragune kasuko operazioaren barne egin diren atxiloketa hauek bera Barne ministroa zela egin zituzten, epaile baten esanetara zeuden polizien lanari esker.
Langraiz-Okako kartzela luxuzkoa dela ukatu du
Langraiz-Okako (Araba) espetxea luxuzkoa dela eta ETAko kideentzat egindako "bost izarreko" kartzela dela esatea "erokeria" dela esan du Rubalcabak. Sorian, Castellon eta Kanarietan egiten ari diren espetxeen berdina dela esan du.
Barne ministro ohiaren hitzetan, espetxe berriak "oso ongi daude presoen eskubideak eta bertan lan egiten dutenen segurtasuna errespetatzen dutelako", adierazi du, baina inork ezin du pentsatu ETAko kideentzat espetxe ezberdin bat egingo denik". "Erokeria bat da" esan du.
Hauteskunde orokorrak
Bildu koalizioa Kongresuan sartuko ote den galdetuta, hautagai sozialistak ez du "ona" edo "txarra" izango den esan, baina jada Konstituzionalak koalizioa legalezkoa zela adierazi zuela gogorarazi du.
Maiatzaren 22an Bilduren alde bozkatu zuten asko koalizioaren jarrerarekin "etsita" egon daitezkeela esan du. Zehazki, "ETAren amaierarako azken bultzada" izango zelapentsatu zuten botoa Bilduri eman zioten askok, "amaierarekin konpromiso handiagoa izango zutelakoan", adierazi du. "Batzuei jarrera horretan indartsuagoak izatea gustatuko litzaieke".
Dena den, Rubalcabak ETAren amaiera "gertu" dagoela berretsi du "irmotasun eta presio poliziala mantentzen bada".