Politika -
Kale borroka
Bizkaian ‘kale borroka’ko erasoak egin izana ukatu dute 11 akusatuk
Erakunde terroristaren partaide izatea egozten zaie eta ukatu egin dute ETArekin edo ezker abertzaleko erakundeekin harremana izatea.
Erredakzioa
Uribe Kostan (Bizkaia) 2004-2007 bitartean ‘kale borroka’ko ekintzak egiten zituen talde bateko kideak izatea ukatu dute 11 akusatuek. ETAko edo ezker abertzaleko talderen bateko kide izatea ere ukatu dute, eta leporatu dizkieten ekintzetan parte hartu ez zutela esan dute.
Auzitegi Nazionalean gaur hasi den epaiketaren lehen egunean, Jon Rosales eta Zigor Goikoetxea -Arkaitz Goikoetxea Bizkaia taldeko ustezko buruaren anaia da- akusatuek ez diete fiskaltzaren galderei erantzun. Honek 7 eta 13 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatzen ditu. Euren abokatuei erantzun ostean, inputatuek ETArekin edo ezker abertzaleko erakundeekin harremana izatea ukatu dute. Era honetan, euren kontrako akusazioa nagusia ukatu dute: erakunde terroristaren partaide izatea.
Euren etxeetako miaketetan aurkitu zituzten pegatina eta panfletoen inguruan galdetu diete abokatuek ETArekin lotuta baitzeuden. Inongo asmorik gabe hartzen eta gordetzen zituztela adierazi dute. Epaiketa honetan, zigor handienak Mikel de Gregoriorentzat (13 urte eta 11 hilabete), Josu Rodriguezentzat (13 urte eta 11 hilabete) eta Aner Mimenzarentzat (9 urte) eskatzen ditu Fiskaltzak
Rosalesentzat 7 urteko kartzela zigorra eta 12.000 euroko isuna eskatzen dute. Goikoetxearentzat, beste 7 urte.
Inputatzen zaizkien ekintzen artean, besteak beste, 2007ko urriaren 3an, Berangon, PSOEko zinegotzi den Joseba Marcaidaren etxearen aurkako erasoa, nahiz eta ustezko erasoa Ertzaintzak zapuztu egin zuen.