Politika -

Alegazioak

Abokatutza: 'Sortuk ETAren amaiera eskatu behar du legala izateko'

Sorturen helegitearen kontrako alegazioak aurkeztu ditu Estatuaren abokatuak, eta Fiskaltzak bihar egingo du, baina dagoeneko zabaldu den informazioaren arabera, Sortu ez legeztatzea eskatuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hori da Estatuaren abokatuak, Gobernuaren izenean, aurkeztu dituen alegazioetako bat. Fiskaltzak bihar aurkeztuko ditu alegazioak Auzitegi Konstituzionalean.

Abokatutzaren idatzian azaltzen denez, "inon ez da ageri ETAren eta ezker abertzalea-Batasunaren arteko hausturarik. Badirudi melodia berbera kantatzen duten bi koro direla, hasieran desarmonia askorik gabe eta bukaeran erabateko armoniarekin".

ETAk eta legez kanpoko ezker abertzaleko kideek adierazten dituzten jarreren artean "bereizketarik" ezin dela egin uste du abokatuak, "pieza bera interpretatzen duten lau esku" baitira.

"ETA dagoen bitartean, armak dituen bitartean eta ezker abertzaleak ETArekin argi eta garbi hausten ez duen bitartean, ezingo du aktore politiko normal bat izan", gaineratu du Abokatutzak.

ETArekiko lotura ez duela hautsi argudiatzeko, Estatuaren abokatuak ETAren azken agiriaren aurrean Sortuk erakutsi zuen jarrera ekarri du gogora. Sorturen erantzuna "isiltasuna" izan zela dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea