Politika -

Bateragune auzia

Otegiren inguruko epaia errespetuz hartu du Gobernuak

"Justiziaren erabakiak erabat errespetatzen ditu Gobernuak eta, ondorioz, epaia errespetatzen dugu, baina ez dugu baloratuko", adierazi du Jose Blanco Exekutiboko bozeramaileak.

Jose Blanco Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Jose Blanco Gobernuko bozeramailea
Jose Blanco Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Blanco Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiaren inguruan Auzitegi Nazionalak igorritako epaia errespetuz hartu du Exekutiboak. Horrela, sententzia baloratzea saihestu du Gobernuak.

Epaiaren inguruan behin eta berriro galdetu diote Blancori kazetariek, Ministroen Kontseilua bildu ostean emandako prentsaurrekoan.

"Justiziaren erabakiak erabat errespetatzen ditu Gobernuak. Otegi jaunarengan eragina duten erabakiak ere, eta ondorioz, epaia errespetatzen dugu, baina ez dugu baloratuko", erantzun du Blancok.

Auzitegiaren epaiak ETAren desagerpenean izan ditzakeen ondorioei buruz galdetu diote Gobernuko bozeramaileari, baina Blancok gauza bera adierazi du: "Gobernuak erabaki judizialen inguruko baloraziorik ez du egiten", errepikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea