Politika -

Bateragune auziaren epaia

CCOO: 'Otegi eta Usabiaga aldaketa gidatzen duten pertsonak dira'

Unai Sordoren arabera, epaiak "eragina izango du politikan" eta Arnaldo Otegik zein Rafa Diez Usabiagak "esker abertzalearen estrategiaren aldaketa gidatzen dute":

Unai Sordo, aste honetako irudi batean. Argazkia: EFE
Unai Sordo, aste honetako irudi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Sordo CCOOren idazkari nagusiak esan duenez, Arnaldo Otegi ezker abertzalearen bozeramaile ohia zein Rafa Diez Usabiaga LABen idazkari nagusi ohia, Bateragune auzian zigortutakoak, "ezker abertzalearen estrategia aldaketa gidatzen duten pertsonak dira".

Bilbon egindako prentsaurreko batean, iritzi hori eman du Auzitegi Nazionalak 'Bateragune' auzian emandako epaiari buruz.

Epai politikoez "hitz egin" ohi ez dutela zehaztu ondoren, epaiak "politikan eragina" izango duela esan du. Horren ildotik, politikan "gauza garrantzitsu asko" aldatzen ari direla adierazi du eta, bere iritziz, "atzerabiderik" ez duen prozesu batean gaude, "ETA erabat desagertutakoan eta herri honetako familia politiko guztiak legearen barruan politikan sartutakoan bukatuko" dena.

Sordoren arabera, egoera aldatzen ari den "ageriko zantzu bat" izan da Bilduk euskal kutxen bat-egite prozesua babestu izana.

Sindikatuaren buruaren esanetan CCOO "herri honetan izan den indarkeria politikoa behingoz bukaraziko dituzten aurrerapausoen" alde dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea