Politika -

2010eko memoria

Pumpidok dio Sortu ilegala izango dela 'ETAren itzala' dagoen artean

Ministerio Publikoaren arabera, ETAren egiturak "osorik" jarraitzen du eta "edozein momentutan jardun dezaketen taldeak" ditu oraindik.

Candido Conde-Pumpido, Estatuko fiskal nagusia. (EFE)
Candido Conde-Pumpido, Estatuko fiskal nagusia. (EFE)
Candido Conde-Pumpido, Estatuko fiskal nagusia. (EFE)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak adierazi duenez, "biktimen duintasunari begira", ETAren "porrot legala, materiala eta morala" gertatzen ari da, baita "espainiarren borondate demokratikoa odolarekin eta suarekin urra zitekeela uste zutenena ere".

Conde-Pumpidok agurra eman du, bere agintaldia orain amaituko baita, eta bere agintaldian Fiskaltzak Bildu "kanporatzeko" ahalegin guztiak egin dituela azpimarratu du, eta oraindik Sorturen ilegalizazioari "eusten jarraituko" dutela Auzitegi Konstituzionalean "ETAren itzalak" hor jarraitzen duen bitartean.

Hala ere, Conde-Pumpidok esan du ETAren "agoniak" agerian uzten duela kideek eta jarraitzaileek "indarkeriari uko egiteko eta izan duten iragan krudela eta tragikoa aitortzeko duten gaitasun gabezia".

ETAren su-etena "anbiguoa" dela iritzita, Conde-Pumpidok jakinarazi du poliziak, epaileak eta fiskalak "adi" daudela.

ETAren egitura, "osorik"

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ohartarazi du ETAren egiturak "osorik" jarraitzen duela bai alor militarrean, bai logistikoan eta baita politikoan ere. Fiskaltzaren arabera, ETAk "edozein momentutan, nahi dutenaren arabera, jardun dezaketen taldeak ditu Frantzian eta Espainian".

Estatuaren Fiskaltza Nagusiak 2010eko jardueren Memoria aurkeztu du gaur urte judizialari hasiera emateko eta ETAk su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria aldarrikatzea ez zela "nahikoa" izan azaldu du bertan.

ETAren mehatxu maila "nabarmen murriztu" dela "sinesten" badute ere, Fiskaltzak uste du “mehatxu maila altua dela bere jarduerarako egiturak bizirik jarraitzen duelako".

Horren harira, Ministerio Publikoak gogorarazi du ETA "oso urrun" dagoela "euskal gizarteak eskatzen dionetik", izan ere, herritarren nahia ETA "desagertzea, armak uztea eta kideak Justiziaren esku jartzea" dela uste du.

Kale indarkeria gutxiago

2010ean Espainian atentaturik izan ez bazen ere, ETAren eraso bakarra Frantzian izan zen, 143 pertsona atxilotu zituzten ETArekin zerikusia zutelakoan, 2009an baino bi gehiago.

Era berean, Fiskaltzaren Memorian agerian geratzen da kale indarkeria ekintzak erdira jaitsi zirela 2010ean eta % 85 murriztu zirela 2007tik, izan ere, iaz 37 eraso izan ziren, 2009an 75, 2008an 127 eta 2007an 243.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea