Politika -

Zorraren krisia

Brasilek, Txinak, Errusiak eta Indiak laguntza emango diote Europari

Herrialde azaleratu berri sendoenek bilera egingo dute hurrengo astean Washingtonen, Europari nola lagundu aztertzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guido Mantega Brasileko Ogasun ministroak baieztatu egin du hurrengo astean bilera egingo duela Washingtonen Txinako, Errusiako eta Indiako ordezkariekin, Europari krisitik ateratzen nola lagundu aztertzeko.

Lau herrialde horiek, ekonomia azaleratu berri sendoenek, BRIC taldea osatzen dute.

Nolanahi ere, ministroak ez du argitu nola emango dioten laguntza Europari, hots, dirua emango duten edo beste motatako erabakiak hartuko dituzten.

Valor egunkariaren arabera, aztertzen ari diren neurrietako bat euroguneko zorrak erosteko bideratzen dituzten erreserbak handitzea da.

Herrialde azaleratu berriek, baina, herrialde sendoen zorrak baino ez lituzkete erosiko, Alemaniakoak edo Erresuma Batukoak, kasu.

Valor egunkariaren hitzetan, BRICen estategia merkatuekin konpromisoa dutela eta AEBen bonuen aurrean Europakoen alde egitea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea