Politika -

Eudeleko presidentzia berria

Bilduk ez du Eudeleko presidentziarako hautagairik aurkeztu

Azkenean, Ibone Bengoetxea (EAJ) eta Jose Luis Navarro Abadiñoko alkatea izango dira Eudeleko presidentziarako hautagaiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk ez du Eudeleko presidentziarako hautagairik aurkeztu. Hori dela eta, azkenean, hautagaiak bi izango dira: EAJk, PSEk eta PPk adostutakoa (Ibone Bengoetxea) eta hautagaitza independenteen esku dauden udalerriek adostutakoa (Jose Luis Navarra Abadiñoko alkatea).

Astearte goizean hautagaiak aurkezteko epea itxi dute. Presidente berria datorren irailaren 20an aukeratuko dute, Durangon izango den Eudeleko biltzar orokorrean.

EAJk, PSEk eta PPk batera aurkeztutako zerrendan Ibone Bengoetxea (EAJ) Bilboko alkateorde da buru, Jose Antonio Santano (PSE-EE) Irungo alkatearekin eta Javier Maroto (PP) Gasteizko alkatearekin batera. Beste hautagaitzaren burua Jose Luis Navarro Abadiñoko alkatea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea