Politika -

Zerrenda bateratua

Bengoetxea (EAJ), Santano (PSE) eta Maroto (PP), Eudeleko zerrendan

EAJk, PSEk eta PPk Eudeleko zuzendaritza adostu dute gaur goizean.

Eudel: EAJk, PSEk eta PPk itxi dute hautagaitzarako akordioa

01:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibone Bengoetxea (EAJ), José Antonio Santano (PSE) eta Javier Maroto (PP) izango dira Eudeleko zerrenda bateratuko buruak, gaur jeltzaleek, sozialistek eta popularrek jakinarazi dutenez.

EAJk, PSEk eta PPk Eudeleko zuzendaritza adostu dute gaur goizean. Hiru alderdi hauek zerrenda bakarra aurkeztuko dute Eudeleko zuzendaritzarako.

Ibone Bengoetxea jeltzaleak burutuko du zerrenda, eta Bildu Eudeleko zuzendaritzatik kanpo geratuko da.

Azken asteetako negoziazioen ondoren, EAJk, PPk eta PSEk gaur egin dute Eudel elkarteko zuzendaritzarako zerrenda adosteko azken bilera.

Ibone Bengoetxea Bilboko zinegotzi jeltzalea izango da zerrendako burua. Jose Antonio Santano Irungo alkate sozialista bigarren tokian joango da eta Gasteizko alkatea, Javier Maroto, hirugarren izena izango da.

Jeltzaleen arabera, negoziazioan parte hartzeko gonbitea egin zioten Bilduri, baina koalizioak ez zuen erantzunik eman.

Asteazkenean amaituko da Eudeleko zuzendaritzarako hautagai zerrendak aurkezteko epea, eta datorren astean, hilaren 20an, egingo dute Eudeleko Batzarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea