Politika -
Udalen Elkartea
PSE eta PPrekin Bildu Eudeletik baztertzea adostu du EAJk, EAren ustez
Bestalde, PSE eta PPrekin "Eudeleko karguak banatzeko" egindako akordioa "jeltzaleen moral bikoitzaren" isla dela salatu du Ezker Abertzaleak.
Erredakzioa
Eusko Alkartasunak kritikatu egin du "EAJk PSE eta PPrekin Bildu Eudeletik baztertzeko egindako akordioa".
Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak komunikatu batean adierazi bezala, EAJk, PSEk eta PPk "iragana islatzen duen akordio baztertzailea" sinatu du.
Badiolaren ustez, EAJ "arduragabe" aritu da "PSE eta PPren jokoari jarraitu dio euskal gizartearen sentimenduekin bat ez datorren errealitatea erakusteko orduan".
Ezker Abertzalea
Ezker Abertzaleak, bestalde, salatu egin du EAJk, PSEk eta PPk "Eudeleko karguak banatzeko" adostutako akordioa jeltzaleen "moral bikoitzaren" isla dela.
Komunikatu batean idatzitako hitzetan, EAJren zuzendaritzak "PSOE eta PPrekin akordioak egitearekin edo estrategiak partekatzearekin arazorik ez duela" azpimarratu du "bai hemen eta bai Madrilen, aurretik ez die inolako beto edo baldintzaruik jartzen, nahiz eta alderdi horiek jarrera politiko mugiezinak agertu eta, bakearen eta eskubide osoen eszenarioraren bidean, Euskal Herriaren normalizazio politiko eta demokratikoaren prozesuari oztopoak jarri.