Politika -
Nafarroa
Ramirez: 'UPN-PP akordioa Bilduk duen indarrari erantzuteko egin dute'
Bere hitzetan, "argi eta garbi dago betorik eta bazterketarik gabeko batasuna behar dugula, datorren azaroaren 20an demokratikoki lehia egin ahal izateko".
Erredakzioa
UPNren eta PPren arteko akordioa (koalizio moduan aurkeztuko dira azaroko hauteskundeetara) Bilduk duen "indarrari" erantzuteko modu bat besterik ez dela esan du gaur Maiorga Ramírez Bilduko bozeramaileak. Bere hitzetan, "argi eta garbi dago betorik eta bazterketarik gabeko batasuna behar dugula, datorren azaroaren 20an demokratikoki lehia egin ahal izateko". "Nafarroako eskuindarren eta Espainiako eskuinaren arteko akordioari batasunarekin erantzun behar diogu, alderdikeriak eta norgehiagokak alde batera utziz, eta abertzaleen, aurrerakoien eta ezkertiarren arteko esparrua sortuz", gaineratu du.