Politika -

Defizit publikoa

Konstituzioaren erreforma Senatura iritsiko da gaur

Bestalde, CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioak egingo dituzte gaur arratsaldean Madrilen eta Bilbon.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senatua administrazio publikoen defizita mugatzea helburu duen erreforma izapidetzen hasiko da gaur. Hain zuzen ere, zuzenketen eztabaida egingo dute Konstituzio Batzordean.

Bihar, asteazkena, erreforma eztabaidatu eta bozkatu egingo dute, eta bertan, Kongresuan bezala, diputatuen hiru bostenen babesa beharko da.

Erreforma behin betiko onartutakoan, diputatuek 15 eguneko epea izango dute erreferenduma deitzeko. Dena dela, badirudi ez dela hori gertatuko, diputatuen % 10 behar baitira deialdia egiteko.

Protestak erreformaren aurka

Hain justu, gaur amaiatuko da CCOO eta UGT sindikatuek erreformaren aurka deitutako mobilizazio egutegia, Madrilen manifestazioa eginda.

"Konstituzioaren erreformaren aurka; erreferenduma orain" lelopean, Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak manifestazioaren buruan izango dira. 19:00etan abiatuko da martxa Soletik, eta ondoren adierazpena irakurriko dute.

Bilbon, CCOO, UGT eta LSB-USO sindikatuek elkarretaratzea deitu dute Moyua plazan, 19:30erako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea