Politika -

A-20

UPNk PPrekin hitz egingo du hauteskundeetara batera aurkezteko

Carlos Garcia Adanero, Yolanda Barcina eta Alberto Catalan izango dira hizketan aritzeko arduradunak. PPrekin batera hauteskundeetara aurkezteko aukera aztertuko dute.

UPN-PP: Miguel Sanzi ez dio onik egin Yolanda Barcinak esandakoak

01:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNko zuzendaritzak PPrekin "hizketan hastea" baimendu du; A-20ko hauteskundeetan batera joateko aukera aurkeztuko du UPNk PPrekin.

Carlos Garcia Adanero UPNko idazkari nagusiak prentsaurrekoan horrela adietzera eman du. Adanerorekin batera, Yolanda Barcina UPNko presidentea eta Alberto Catalan presidenteordea izango dira elkarrizketetan aritzeko arduradunak. Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia ez dator bat aukera horrekin.

PPrekin hauteskundeetara aurkezteko ekimenarekin ados ez dagoela azaldu zuen Sanzek duela egun batzuk.

PPrekin negoziatzeko akordioa eztabaida "zabal" eta "interesgarri" baten ostean lortu dutela adierazi du Garcia Adanerok, baina bozketa bat egiteko "beharrik gabe". Hala ere, PPrekin balizko akordio bat lortuko balute bozketa hori beharrezkoa izango litzatekeela erantsi du.

"Ahots propioa"

Akordio posible horrekUPNk egun Kongresuan duen egoera errepikatzeko helburua izango luke, hau da, "ahots propioa" izatea, Garcia Adaneroren hitzetan. PPrekin negoziagarria ez den "lerro gorria" dela azaldu du UPNko ordezkariak.

Garcia Adaneroren esanetan, hartutako erabakiak "ez du" eztabaida handirik sortuko alderdi barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea