Politika -
Kanporatzea
Venezuelak Kubara deportatu ditu atxilotutako ETAko hiru kideak
Elena Barcena Argüelles, Francisco Perez Lekue eta Jose Ignacio Etxarte Urbieta modu ilegalean sartu ziren Venezuelan, Espainiako bandera bat zuen itsasontzi batean.
Erredakzioa
Venezuelan aurreko ostegunean atxilotu zituzten ETAko hiru kideak Kubara deportatu dituzte, borroka antiterroristako iturrien arabera. Karibeko irlara ihes egiten saiatu ziren.
Elena Barcena Argüelles, Francisco Perez Lekue eta Jose Ignacio Etxarte Urbieta modu ilegalean sartu ziren Venezuelan, Espainiako bandera bat zuen itsasontzi batean; eta herrialdeko aginariek kanporatzea erabaki dute.
Lehen aipatutako iturrien arabera, Espainiako agintariek bazekiten abuztuaren hasieran Barcenak, Perez Lekuek eta Etxartek Kuba utzi zutela. La Habanako Gobernuak eman zien informazioa.
Barcenak eta Perez Lekuek ez dituzte Auzitegi Nazionalarekin konpondu gabeko konturik, baina hirugarren atxilotuak, Jose Ignacio Etxarte Urbietak, bai; ETArekin harremana izateagatik du sumario bat.