Politika -

Atxiloketak

ETAko hiru kide historiko atxilotu dituzte Venezuelan

Elena Barcena, Jose Ignacio Etxarte, eta Francisco Javier Perez Lekue dira atxilotuak, dirudienez, Kubako agintariek ez zieten baimenik eman bertatik ateratzeko eta itsasontziz egin dute ihes.

Kubatik Venezuelarantz zihoazen ETAko hiru kide atxilotu dituzte

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cubatik Venezuelarantz itsasontzi batean zihoazen ETAko hiru kide atxilotu dituzte Venezuelako segurtasun indarrek.

Ontziak istripua izan du Venezuelako Los Roques irletan eta han atzeman dituzte Elena Barcena, Jose Ignacio Etxarte, eta Francisco Javier Perez Lekue, beraiekin batera zihoan lagun haitiar bat ere atxilotu dute.Antza denez, Kubako agintariek bertatik ateratzeko baimenik ez zieten ematen eta itsasontziz egin dute ihes.Elena Barcenak eta Javier Perez Lekuek kubako agintarien kontrako protesta eskutitza idatzi zuten bertatik irteten uzten ez ziela. Habanako agintarien ezetzaren ondorioz, itsasontziz ihes egitea erabaki dute.

Orain Venezuelan legez kanpo sartzea leporatuta atxilotu dituzte. Antza, itsasontziak hondoa jo duen tokia leku turistikoa da, azaldu dute bertako iturriek.

Joan den otsailaren 8an uharteko agintariengandik jasotako tratu txarra salatu zuten eskutitz batean. Eskutitza, hain zuzen, Elena Barcenak eta Javier Perez Lekuek sinatu zuten. Antza, denbora zeramaten uhartetik ihes egin nahian eta ez zuten bertan "egun bakar bat gehiago" egin nahi.

Espainiako terrorismoaren kontrako zerbitzuak ihesaren jakinaren gainean omen zeuden.

ETA-FARC auzian auzipetua

Jose Ignacio Etxarte Urbieta atxilotuetako bat, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak ETAren eta FARCen loturaren arteko ikerketan auzipetua dago. Kuban bizi ziren ETAko ustezko bi kidek Venezuelan probatu nahi zuten granada-jaurtigailu bat sortu zutela jasotzen du auziko txosten batek bi aldeen arteko harremanaren seinale gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea