Politika -

Zerga-politika

PPk ez du aberatsentzako zergen igoerarik sartuko bere programan

Esteban Gonzalez Pons PPren komunikazio-idazkariordearen iritziz, baliteke bihar, Konstituzioaren erreformaren botazioan, PSOEn boto guztiak ados ez egotea.

Esteban Gonzalez Ponsek azaldu du PP ez datorrela PSOEren proposamenarekin bat. Argazkia: EFE
Esteban Gonzalez Ponsek azaldu du PP ez datorrela PSOEren proposamenarekin bat. Argazkia: EFE
Esteban Gonzalez Ponsek azaldu du PP ez datorrela PSOEren proposamenarekin bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk ez du aberatsentzako zergen igoerarik sartuko bere programan, Esteban Gonzalez Pons PPren komunikazio-idazkariordeak COPEn astelehen goizean azaldu duenez. Halaber, defizita mugatuko duen erreformaren inguruan, Gonzalez Ponsek aipatu du biharko botazioan balitekeela PSOEn boto guztiak ados ez egotea; hori, dena den, ez litzateke desiragarria izango, bere esanetan.

Gonzalez Ponsen ustez, zergak igotzea programa batean sartzea krisia nola gainditu ahal den ez dakitela esatea izango litzateke. Ahalegina eskatu du aberatsen zergak erdiko klaseak ez ordaintzeko, "beti gertatzen denez"; bere iritziz, hori gertatuko da Alfredo Perez Rubalcaba hautagaiak proposatu nahi dituen zergekin.

Bihar burutuko duten botazioaren inguruan galdetu diotenean (Konstituzioaren erreformaren inguruko bozketa izango da), Esteban Gonzalez Ponsek esan du PSOEn egon litekeen egoera UCDn 1982an egondakoaren antzekoa izan litekeela. Erreformaren edukia Rubalcabak "debaluatu eta txikiagotu" duela uste du Gonzalez Ponsek; PPren komunikazio-idazkariordeak nabarmendu duenez, PSOEren hautagaia ziurgabetasuna ari da sortzen, segurtasuna gehitu beharko lukeen unean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea