Politika -
Azaroak 20, hauteskundeak
Blanco: 'Aberatsei zergak igotzea proposatuko du Rubalcabak'
Sustapen ministroak proposamen hori euren hauteskunde-programan sartzeko desafioa bota die PPko arduradunei.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba presidentetzarako sozialisten hautagaiak bere programan "aberatsei zergak igotzea" proposatuko duela aurreratu du Jose Blanco PSOEko idazkariorde nagusia eta Sustapen ministroak Mislatan, Valentzian.
Blancok desafioa bota dio PPri eta proposamen hori azaroaren 20ko hauteskundeen proposamenen artean sartzeko esan die, Esteban Gonzalez Pons PPko Komunikazio idazkariordeak egindako adierazpenei erreferentzia eginez.
Gonzalez Ponesek Frantziako aberatsek egindako "antzeko keinua" egiteko eskatu zien espainiarrei; hau da, zergak handitzea krisiari aurre egiten laguntzeko.
Horren harian, "aberatsek momentu zail batean lagundu behar dutela uste badute, ez da karitatea eskatu behar, zergak igo baizik", esan die Blancok proposamen hori euren hauteskunde-programan sartzeko eskatu dienean.