Politika -
Konstituzioaren erreforma
Sare sozialek erreferenduma eskatu dute Zapateroren erreformari buruz
#yoquierovotar trendig topic bihurtu da Espainian eta mezu asko igorri dituzte, erreforma Kongresuan bozkatu beharrean erreferenduma eskatuz.
Erredakzioa
Internauta askok eta askok erreferenduma eskatu dute Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak proposatu duen erreforma konstituzionala bozkatzeko. Sare sozialak izan dira beste behin ere herritarren bozgorailu Konstituzioaren erreforma ez dadin bulegoetan adostu eta erreferenduma egin dadin.
Twitter-ren, #yoquierovotar trendig topic bihurtu da Espainian honelako hainbat mezurekin: "Gaurko Estatu kolpean fusilen ordez gorbatak dituzte", "Gobernuak Merkeli eta Sarkozyri soilik galdetuta aldatu nahi du Konstituzioa", etab.
Internautek erreforma bozkatu nahi dute, nahiz eta alde egon, izan ere, aldeko mezuak ere irakurri dira, "Nik bozkatu nahi dut, erreformari baietz esango diodan arren", besteak beste.
Facebook-era ere iritsi da gaia, eta "No a la reforma consitucional sin referéndum" taldeak erabiltzaile ugariren babesa jaso du.