Politika -
Polemika
PPk edozein neurri babestuko du Bildu erakundeetatik ateratzeko
Kongresuko PPko bozeramaileak esan duenez, bere alderdiak edozein neurri babestuko du Bildu instituzioetatik (Gipuzkoako Foru Aldundia barne) kentzeko.
Erredakzioa
Kongresuko PPko bozeramaileak, Soraya Saenz de Santamariak, gaur esan duenez, bere alderdiak Bildu erakundeetatik (Gipuzkoako Foru Aldundia barne) ateratzeko edozein neurri babestuko du.
Prentsaurreko batean esan du hori Saenz de Santamariak, Javier Rojo Senatuko presidenteak El País egunkarian egindako adierazpenen batzuen inguruan galdetu diotenean. Bertan Gipuzkoako ahaldun nagusiaren aurka zentsura-mozio bat jartzeko mehatxua egin zuen Rojok, terrorismoaren biktimen aurrean erakutsitako jarreragatik.
"PSOEko buruzagi batzuen" adierazpenen aurrean, PPren bozeramaileak esan du ez dakiela nolatan harritzen diren batzuk orain, Espainia osoak zekienean Bilduk zer egingo zuen, eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia baldin bada, ez dela PPgatik nabarmendu du.
PPk hasiera-hasieratik esan zuen edozein aukera babesteko prest zegoela Bildu Gipuzkoako Foru Aldundian nagusitzea galarazteko, gogorarazi du Saenz de Santamariak.
Javier Rojo Senatuko presidente eta PSOEko goi-kargudunak mehatxua gauzatzeko itxura duen jakitea gustatuko litzaiokeela azpimarratu du, eta PSOEk bere ordezkari nagusiak aukera hori kontuan hartzeaz zein iritzi duen eta horretarako PSOE EAJrekin hitz egiten ari den jakin nahiko lukeela gaineratu du.