Politika -
Hitzaldia Frantzian
Garitano: 'ETAren Kataluniako atentatuak akats larriak izan ziren'
Bestalde, Josep Guia PSANeko buruak ETA ez desegitea defendatu du frankismoaren kontrako borrokan eta Carrero Blancoren atentatuan eskainitako laguntzarengatik.
Erredakzioa
ETAk Katalunian egindako atentatuak "akatsa baino gehiago" izan zirela esan du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. "Kataluniako biktimak euskaldunen errespetua merezi dute, momentu hartan euskal gizarteak babes handia jaso zuelako katalanen aldetik", gaineratu du.
Horrela erantzun dio Garitanok Kataluniako Estiu Unibertsitatearen (UCE) XLIII. edizioan egin den "Krisi demokratikoa eta lurralde-ordezkaritza" hitzaldiko entzule baten galderari. Prada de Conflent hirian (Frantzia) egiten da hitzaldia. Bilduk beste alde batera begiratzea eta ETAk egindako atentatuak ez gaitzestea larderiatu dio entzuleak.
ETA ez desegitea eskatu zuen Guiak
PSANeko (SI koalizioko alderdia) buruak, Josep Guiak, ETA ez desegitea defendatu du ostiral honetan hitzaldiaren ostean egindako mahai-inguruan.
"Oso garrantzitsua da ETA ez desegitea", adierazi du kide independentistak,&' || 'nbsp; frankismoaren kontrako borrokan eta&' || 'nbsp; Carrero Blancoren atentatuan egindakoa goratuta.