Politika -

Doñanan izan da

Zapaterok udako oporrak amaitu ditu eta Moncloara bueltatu da

Ostiraleko Ministroen Bileran onartuko diren neurri ekonomikoak aztertuko ditu Zapaterok Gobernuko kideekin batera. Egun berean, ostiralean, Aita Santuarekin batzartu egingo da Espainiako presidentea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak bere udako oporrak amaitu egin ditu eta Moncloara bueltatu da. Gaur hasiko da lanean, ekonomia egoerari eta Aita Santuaren bisitari begira.

Datorren ostiraleko Ministroen Bileran onartuko diren neurri ekonomikoak aztertuko ditu Zapaterok Gobernuko bere kideekin batera. Egun berean, ostiralean, Aita Santuarekin batzartu egingo da Espainiako presidentea.

Doñanako parkean igaro ditu Zapaterok bere udako oporrak. Abuztuaren 5ean joan zen, bere familiarekin batera, oporrak atzeratu ondoren.

Egun horietan, Espainiako presidenteak Barack Obama AEBetako presidentearekin, Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearekin eta Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroarekin hitz egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea