Politika -

Manifestua

Bilduk, Aralarrek, ELAk eta LABek Etxerat babestu dute

Etxerat osatzen duten pertsonek "eskubide zibil eta politiko guztiez gozatzen dutela" azpimarratu dute agerpenean erakunde horietako kideek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildu eta Aralar alderdiek eta ELA, LAB, EHNE eta STEE-EILAS sindikatuek Etxerat sufritzen ari den "presio, irain eta erasoekin" amaitzeko exijitu dute.

"Modu horretako portaerek ez dute tokirik Euskal Herrian zabaltzen ari den era politiko berrian", salatu dute Donostian emandako prentsaurrekoan, besteak beste, Niko Morenok, Miren Legorburuk eta Begoña Vesgak.

Etxeratekiko elkartasuna eta laguntasuna erakusteko manifestu bat irakurri dute ekitaldian, azken egunetan jasan behar izan dituzten irain eta presioak direla eta. Gasteizko egoitzak jasandako erasoa guztiz errefusatzen dutela ere argitu nahi izan dute.

Etxerat osatzen duten pertsonek "eskubide zibil eta politiko guztiez gozatzen dutela" azpimarratu dute agerpenean, eta ez dutela elkarte horren eta hori osatzen duten pertsonen aurkako mehatxu edo jarraipenik onartuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea