Politika -
Elkarrizketa Radio Vitorian
EAEren eskuduntzak oso-osorik daude, Celaaren hitzetan, Aginte Bakarra egon arren
Isabel Celaa Espainiako Hezkuntza ministroak Radio Vitorian esan duenez, Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen hezkuntza plana bat dator Ministerioak ezarritako filosofiarekin.
DS | Erredakzioa
Isabel Celaa Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroaren ustez, Iñigo Urkullu lehendakaria “pertsona pragmatiko eta zintzoa da eta Gobernuarekin lankidetzan ari da”. Horren ildotik, informazio gehiago nahi izateari ulergarri deritzo Celaak: “Lan egiteko orduan, nire planteamendua da autonomia erkidegoen eskuduntzak oso-osorik daudela, baina Aginte Bakarra dago, erabakiak azkar hartu ahal izateko. Presidenteen biltzarra egin dugu sei igandetan jarraian. Pandemiaren eboluzioari eta adituen aholkuei egokitu behar gatzaizkie denok, horiek baitira norabidea ezarri beharko dutenak”.
Ikasturte amaiera
Celaak baieztatu duenez, "eskola ezin da ordezkatu. Mekanismo aringarriak jar ditzakegu, urrundik, baina funtsezkoa da ikasleak elkarrekin eta irakasleekin egotea. Ikasleok ikasturtea baldintza bidezko eta zuzenetan bukatzeko lan egin behar dugu, milaka ikasle deskonektatuta baitaude. Nor diren argitu behar da, beraiengana iritsi eta ezagutza ez dadin gelditu".
Hezkuntza ministroaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen hezkuntza planak bere Ministerioak ezarri duen filosofiari jarraitzen dio. “Euskal Autonomia Erkidegoaren neurriak akordioaren filosofiari dagozkio, bere egiten baitute ikasturteak jarraitzen duela eta ekainean amaituko dela. Hirugarren hiruhilekoa ez da kontuan hartuko ikaslearen kaltetan, ezpada horri laguntzeko. Ikaslearen promozioa izan behar da lege nagusia, eta errepikatzea salbuespena”, bukatu du.