Politika -

Gonbidapena baztertu dute

ETAren biktimak ez dira Donostiako alkatearen harrerara joango

Bilduren Gobernua duten udaletako ekimenak ez dituztela babestuko adierazi dute Covitek eta Gregorio Ordoñez Fundazioak, ez dutelako "ETAren atentatu bakar bat gaitzetsi oraindik".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Terrorismoaren Biktimen Taldeak (Covite) eta Gregorio Ordoñez Fundazioak, ez dira joango Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, giza eskubideekin harremana duten elkarteei gaur arratsaldean eskainiko dien harrera ekitaldira.

Cristian Matias Coviteko ordezkariak Eferi adierazi dioenez, alkateak gaurko harrerarako gonbidapena egin die, baina ez joatea erabaki dute, eta Bilduren gobernua duen udaletako deialdiak ez dituztela babestuko adierazi du, koaliazio abertzaleak "oraindik ETAren atentatu bakar bat" ez duela "gaitzetsi" adierazita.

Consuelo Ordoñez, Gregorio Ordoñez, ETAk hil zuen Donostiako zinegotzi ohiaren arrebak ,ere azaldu du ez direla ekitaldian izango. Gaurko harrera ekitaldian, Izagirrek kargua hartu zuenetik hirugarrena, giza eskubideekin harremana duten erakundeak daude gonbidatuta, horien artean, Covite, Gregorio Ordóñez Fundazioa eta Etxerat ETAko presoen senideen elkartea.

Halaber, kirolarekin, lankidetzarekin eta ingurumenarekin lotura duten elkarteak ere gonbidatu ditu alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea