Politika -

Lapurreta Etxeraten egoitzan

Etxeratek bere aurkako 'jazarpena handitu' egin dela salatu du

Etxerateko ordezkarien iritzian, Gasteizen duten egoitzan izandako lapurreta ez da kasualitatea eta elkarteak "presio mediatiko eta politiko izugarria" jasan duen astean gertatu dela azpimarratu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxeratek gaur jakinarazi duenez, Gasteizen duten egoitzan lapurreta izan zen joan den astean. Ildo horretan, azken egunetan elkarte horren aurkako "jazarpena eta erasoak" areagotu egin direla salatu dute.

Lapurreta joan den ostegunean gertatu zen, Gasteizko jaiak polemikarekin hasi eta gero; izan ere, Bilduk Etxarateko zenbait kide gonbidatu zituen txupinazora eta horrek hainbat kritika eragin zituen.

Etxerateko ordezkariak "kezkatuta" agertu dira eta azken egunetan jaso dituzten "irainak, erasoak, jazarpenak eta kriminalizatzeko saiakerak" errefusatu dituzte. Beren ustez, Gasteizen duten egoitzan izandako lapurreta ez da kasualitatea, "Etxerat presio mediatiko eta politiko izugarria jasaten ari den astean gertatu baita". Oraingoz ez dute salaketarik jarri Ertzaintzan edo Udaltzaingoan. Bi ordenagailu eta dirua lapurtu zizkietela zehaztu dute. Etxerati babesa agertzeko deia egin diete eragile eta alderdi politiko ezberdinei, eta "pertsona guztien eskubideak errespetatuak izango diren etorkizuna lortzeko" euren "harri-koxkorra" jartzeko prest daudela nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea