Politika -

A-20, hauteskundeak

Hautagaitza abertzale bakarra eskaini die Bilduk EAJ eta Aralarri

Aralar, proposamena ikertzeko "prest" agertu da, "bateragarria" den ikusteko. EAJren iritziz, ordea, "koalizioak eta taldeak" osatzea ez da hauteskundeetan parte hartzeko "formula aproposa".

Jone Goirizelaia eta Pello Urizar, prentsaurrekoan. Argazkia: EITB
Jone Goirizelaia eta Pello Urizar, prentsaurrekoan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Bildu EA, Alternatiba eta ezker abertzalea

Proposamena hiru indar politiko horien hainbat ordezkarik aurkeztu dute; Pello Urizar eta Ikerne Badiola (EA); Rufi Etxeberria eta Jone Goirizelaia (ezker abertzalea); eta Ander Rodriguez eta Begoña Verga (Alernatiba).

Alderdi horiek "lau lurraldeetarako" (Euskadiko hirurak gehi Nafarroa) "aliantza berri" baten alde agertu dira, euskal herritarrak "Madril eta Europarekiko kanpo eta barruko harremanen esparrua erabakitzeko subjektu politiko direla defendatzeko".

"Aliantzak elkarrizketa eta negoziazioa" bultzatuko du, bakera bidean aurrerapausoak emateko eta defendatuko du "Euskal Herria nazioa dela eta bere etorkizun politiko, ekonomiko eta soziala erabakitzeko eskubidea duela".

Proposamena EAJ eta Aralarri zuzendu diete dagoeneko, eta datozen egunotan alderdi horiekin biltzeko asmoa dute Bildukoek.

Aralar, ateak zabalik

Jon Abril Aralarko koordinatzaileordeak esan du bere alderdia Bilduren proposamena ikertzeko "prest" dagoela, bere oinarriekin "bateragarria" den ikusteko. "Bakera bidean aurrerapausoak lortzen baditugu, ongi etorriak izan daitezela", esan du Abrilek. Era berean, "itun taktikoen" alde agertu da Abril.

EAJ: "ez da formula aproposa"

Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentearen ustez, "hainbat koalizio edo talderen" osaketa ez da hauteskundeetan parte hartzeko "formula aproposa" eta "ezker abertzaleak jeltzaleekin batera" zerbait egin nahi izanaren inguruan zalantzak dituela azaldu du.

Hala ere, "abertzaletasunaren barruan, alderdi politikoen artean egoeraren araberako aliantzak posible" adierazi du Urkulluk, baina "alderdi politiko bakoitzaren proiektua oinarritzat hartuta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea