Politika -
Elkarrizketa
Zergekin izua ez sortzeko eskatu dio lehendakariak Jose Luis Bilbaori
Eusko Jaurlaritzak "mundu guztiari" zergak igo nahi dizkiola esanez gizartea ez izutzeko eskatu dio lehendakariak Bizkaiko Ahaldun Nagusiari.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiari "eskolaganak" alboratu eta Eusko Jaurlaritzak "nahi duen bakarra mundu guztiari zergak igotzea" dela esanda "gizartean izua" sortzeari uzteko eskatu dio.
Edozein kasutan, iragan uztailaren 20an hiru ahaldun nagusiei egin zien proposamena defendatu du Patxi Lopezek. Defizitari aurre egiteko egokitzapen batzuk egin beharko dituztela onartu duen arren, zerbitzu publikoak eta gizarte politikak ez dituela "ukitu ere egingo" esan du lehendakariak.
Jose Luis Bilbaori eskaera
Lehendakariak esan du Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiari proposatu zion lehenengo gauza iruzur fiskalaren aurka egitea dela, "hobetzeko margen handia", dagoela argudiatuz.
Gaineratu duenez, ez du hazkunde ekonomikoaren edo lanpostuak sortzearen aurka dagoen "ezertxo ere" proposatu; ezta Euskadi "Europatik urrunduko" duenik ere. Lehendakariak zehaztu duenez, Euskadiko presio fiskala "ez da % 30ekoa ere, eta gure burua konparatu nahi dugun gainerako Europako herrialdeetan % 40tik gorakoa da".
Beraz, ildo horretatik EAJrekin edo Bildurekin akordioak egiteko prest ote dagoen galdetuta, lehendakariak erantzun du ez duela "ezer baztertzen".
Opor-fiskalak
Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak opor fiskalak eta % 45eko mailegu fiskalak legez kanpokoak direla berretsi ostean, lehendakariak esan du Jaurlaritzak foru aldundiekin "leialki" egin duela lan sententzia "desberdina" lortzeko eta orain beraz, gainerako instituzioekin ere "leialki" jokatuko duela gaineratu du, beti ere, "gure enpresak ahalik eta gutxien kaltetzeko".
Ildo horretatik, Lopezek uste du enpresak gutxien kaltetuko dituen formula aurkitzeko bidean, egokiena guztiek batera lan egitea dela. "Ikusi behar dugu zein mekanismo dauzkagun laguntzen itzulerek enpresa batzuk ixtera behartu ez ditzaten", azaldu du lehendakariak.
Blindatzeko dokumentua
Bestalde, aste honetan PPk PSE eta EAJ alderdiei Bilduren aurrean plan estrategiko batzuk "blindatzeko" aurkeztu duen dokumentua dela eta, Patxi Lopezek uste du ez dagoela blindatzeko beharrik, proiektu horiek "aurrera ateratzeko atzetik nahikoa babes duelako".
Lehendakariaren iritziz beraz, ez dago dokumentu hori sinatzeko beharrik. "Ez dugu planteatu ere egin. PPrekin egongo gara gai hau aztertzeko, baina Gipuzkoako Batzar Orokorretan gehiengoa daukagu proiektu batzuk aurrera eramateko Bilduk nahi edo ez", esan du.