Politika -

Hauteskundeak, azaroaren 20an

Zapaterok etsi egin du eta hauteskunde orokorrak azarorako deitu ditu

Hauteskundeen data orain iragarrita, hurrengo hilabeteetarako "segurtasun politikoa eta ekonomikoa" sortu nahi izan duela azaldu du Espainiako Gobernuko presidenteak.

Zapaterok hauteskundeak aurreratu ditu: Azoaren 20an izango dira

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde orokorren data iragarri zuen ostiralean: azaroaren 20ra aurreratu ditu.

Hori horrela, hauteskundeak udazkenean izango dira, eta ez 2012ko martxoan, legegintzaldia bukatzen denean.

Moncloa Jauregian egindako agerraldian, iragarpena hurrengo hilabeteetan "segurtasun politikoa eta ekonomikoa" sortzeko egin zuela azaldu zuen Zapaterok.

Halaber, erabakia aspalditik hartua zuela gaineratu zuen.

Gobernuburuak berretsi zuenaren arabera, hauteskundeen data ez zutela ezarri "hauteskunde kalkuluak" oinarri, baizik eta "interes orokorra eta erantzukizun instituzionala" kontuan hartuta, Gobernu berria urtarrilaren 1etik ekonomiaren kontrola har dezan.

Hain justu, Rodriguez Zapaterok nabarmendu zuen hauteskundeak aurreratzea "ona" izango dela ekonomiarekintzat, eta goratu egin zituen azken datu ekonomikoak, biztanleria aktiboaren inkesta eta defizitaren murrizketa, kasu.

Bere esanetan, joera positiboak jarraitu egingo du etorkizun hurbilean, eta Gobernuak eutsi egingo die hazkundea eta enplegua errotzeko konpromisoei.

Irailaren 26an Gorteak desegin baino lehen, Gobernuak legeak eta neurriak onartzen jarraituko duela iragarri zuen, eta gainerako taldeei "esfortzua" eskatu zien, denak onartu ahal izateko.

Neurri gehiago abuztuan

Zapaterok zehaztu zuen neurri berriak abuztuaren 19an onartuko dituela, baina ez zuen azalpen gehiagorik eman. Elkarteen gaineko zerga erreformatuko dutela baino ez.

Kazetariek galdera ugari egin zizkioten hauteskundeak erabakitzeko erabakiari buruz, nola hartu zuen eta nortzuekin hitz egin zuen, adibidez, baina Zapaterok ez zuen xehetasunik eman.

ETAren aurkako borroka

Zapaterok terrorismoaren aurkako borroka ere izan du hizpide, eta azken legegintzaldian ETAren amaierarako urrats "erabakigarriak" hartu dituztela azpimarratu zuen Gainera, demokraten arteko batasunari eusteko dei egin zuen.

Espainiako Gobernuko presidenteak "balio demokratikoak guztiz errespetatzeko" eskatu zien "erakundeetara itzuli direnei", hots, Bilduko ordezkariei, eta "terrorearen indarkeriaren azken txanpan" gaudela esan zuen.

Hori bai, egiteke "lan asko" dagoela erantsi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea