Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Bildu omenaldietara joatea 'albiste ona' dela esan du Maixabel Lasak

Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako buru eta Juan Mari Jauregiren alargunak (gaur 11 urte betetzen dira ETAk hil zuela) azaldu du buruzagi sozialista ohiaren aldeko omenaldia lagun artekoa izango dela.

Maixabel Lasa, artxiboko irudi batean. EITB
Maixabel Lasa, artxiboko irudi batean. EITB
Maixabel Lasa, artxiboko irudi batean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maixabel Lasa Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzako buru eta Juan Mari Jauregui buruzagi sozialistaren alargunak adierazi du "albiste ona" dela Bildu ETAren biktimen aldeko omenaldietara joatea.

Hain justu, gaur 11 urte betetzen dira ETAk Juan Mari Jauregui hil zuela, eta, beraz, omenaldia egingo diote.

Lasak hizpide hartu du atzo Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak egindako iragarpena. Izan ere, koalizio abertzalea omenaldietara joango dela esan zuen, datarik aurreratu ez bazuen ere.

Horren ildotik, gaur goizean Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Biktimei Laguntzeko zuzendariak esan du "erabaki ona" dela. "Garai berrian gaudela erakusten du eta albiste ona deritzot", esan du.

Tolosako Udalak (Bilduk eta Aralarrek gobernatzen dute) Juan Mari Jaureguiren oroitarria konpontzeko lanak ordainduko dituela eta, haren alargunak adierazi du ezker abertzalearen jokaera hori "pentsaezina" litzatekeela "duela ez asko", eta "bide onean" dagoela erakusten duela.

Jaureguiren aldeko omenaldiari dagokionez, ekitaldia "lagun artekoa" izango dela eta ondorioz politikariak ez direla joango azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea