Politika -

Osoko bilkura

Izagirre: 'Egitasmo erraldoien garaia bukatu da Donostian'

Udalak ez du dirurik eta inbertsio "erraldoiak" murriztea baino "beste aukerarik" ez duela adierazi du Donostiako alkateak.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: EFE
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea
Izagirre: 'Egitasmo erraldoien garaia bukatu da Donostian'

00:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Egitasmo erraldoien garaia amaitu" dela iragarri du gaur Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, Udalak dirurik ez duelako eta inbertsio "erraldoiak" murriztea baino "beste aukerarik" ez dutelako.

Bilduk Alkatetza bereganatu zuenetik bigarren osoko bilkura egin du Udalak. Gobernuaren planak ezagutzeko EAJk Izagirreren agerraldia eskatu du.

Odon Elorzaren Gobernu sozialistaren aurrekontuak "ez ditu aurreikuspenak betetzen" eta Udala "egoera zailean dago", esan du Izagirrek.

Aurrekontuetan aurreikusitakoa baino hiru milioi euro gehiago gastatu dituzte dagoeneko, eta horrela jarraituz gero, "askoz gehiago" xahutu dezakete, alkateak azaldu duenez.

"Jasotako herentzia oztopo bat ez" izaten saiatuko da Bilduren Gobernua, baina 27 milioi euroko diru-sarrerak aurreikusi zituzten sozialistek eta oraindik diru hori ez da kutxetan sartu, Izagirreren hitzetan.

Inbertsio ugari

Inbertsioek, aldiz, gora egin dute, Izagirrek gaineratu duenez. San Telmo museoaren proiektua aipatu du alkateak, izan ere, "gastu garrantzitsuak ditu". Tabakalera egitasmoa gogorarazi du, Udalak 24 milioi euroko ekarpena egin behar duelako datozen bost urteetan eraikuntza birmoldatzeko.

Aurreko gobernuak beste "porru handi batean" sartu zituela uste du egungo alkateak: Maria Cristina Hotela (Udala horren jabea da) birgaitzeko bost milioi euroko partida.

Egitasmoak geldiarazi

Auditz Akularreko 3.000 etxebizitzen promozioa "amesgaiztoa" dela adierazi du agintariak eta horregatik proiektua geldituko duela iragarri du. Mompaseko pasabidea bertan behera geratuko da eta Anoetako atletismo pistak ez dituztela kenduko azaldu du Izagirrek.

Era berean, Donostialdeako metroaren geltokien eraikuntza "alde batera" utz dezaketela esan du alkateak. Eusko Jaurlaritza teknikoki eta ekonomikoki "egitea ezinezkoa den zerbait saltzen ari zaie herritarrei", Izagirreren ahotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea