Politika -
Lau aldiz eraso diote
Tolosako Udalak ordainduko du Jaureguiren oroitarria konpontzeko lana
Tolosako Udala Bilduk eta Aralarrek gobernatzen dute. Juan Mari Jauregui Gipuzkoako gobernadore zibil ohiaren omenez jarritako oroitarriaren konponketa ordaintzea adostu dute.
Erredakzioa
Juan Mari Jauregui Gipuzkoako gobernadore zibil ohi eta zinegotzi sozialista ohiaren omenez jarritako oroitarriaren kontrako erasoa gaitzetsi du Tolosako Udalak. Tolosan Bildu eta Aralar daude Gobernuan. Era berean, oroitarriaren konponketa lanak ordaintzea adostu dute. Jauregui ETAk hil zuen.
Emandako pausoa "garrantzitsua eta positiboa" dela esan du PSEk komunikatu batean, nahiz eta sozialisten mozioa atzera bota. Jauregui hil zutela hamar urte betetzen dira aste honetan.
Jose Ignacio Asensio bozeramaile sozialistak azaldu duenez, PSEk aurkeztutako mozioak Bildurengan "eragina izan du", oroitarriaren konponketa ordaintzeko erabakia hartzeko orduan.