Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Gerenabarrena: 'Inork ezin du ezker abertzalearen prozesua baztertu'

Arabako ustezko espioitzaren kasuari buruz, "norbaitek legez kontrako komisiorik kobratu baldin badu, Legeak epaitu dezala", eskatu du Iñaki Gerenabarrena EAJko Arabako Buru Batzarreko presidenteak.

Gerenabarrena, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan. Argazkia: EITB
Gerenabarrena, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan. Argazkia: EITB
Gerenabarrena, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Gerenabarrena EAJko Arabako Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez, "ezin dut imajinatu ere egin PPk, PSOEk edo edozein alderdi arduratsuk ezker abertzaleak hasitako prozesuari ezetza ematea, prozesu horrek benetako oinarri sendoa baldin badu".

Hauteskundeak irabazi eta Gobernua lortuko balu PPk ezker abertzaleak hasitako prozesua zapuzteko balizko aukerari buruz esan ditu horiek dio Gerenabarrenak, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan.

Honen esanetan, "ezker abertzalearen prozesuak oinarri sendoa baldin badu, Gobernuan PSOE edo PP egoteak ez luke hura baldintzatu beharko". "Ezin dut imajinatu PPk, PSOEk edo edozein alderdi arduratsuk ezker abertzaleak hasitako prozesuari ezetza ematea, prozesu serioa bada ".

Arabako ustezko espioitza kasuari buruz

Justizia "azkarra" izan dadila eskatu du jeltzaleak, "gertatutakoa lehenbailehen argitzeko". "PSEk nahi duena esan dezake, baina hau ez da EAJren auzia", gaineratu du.

ETAk bere amaiera iragartzeko agiri bat zabalduko duen hipotesiari buruz galdetuta Gerenabarrenak baieztatu duenez, "ETAren amaiera aspalditik espero du EAJk, ez atzotik zurrumurruak daudelako, baizik eta ETAk inoiz zentzurik izan ez duelako eta gauzak zentzugabekoek ahalik eta lasterren desagertu egin behar direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea