Politika -

Campsek dimititu ostean

Campsek ez du onartuko eroskeriagatik aurreikusitako zigorrik handiena

Gaur Valentziako Gorteak bildu dira presidente aldaketarako epeak finkatzeko; prozesua bizkortuz gero, uztailaren 26rako Fabra Generalitateko presidente berria izango litzateke.

Francisco Camps eta Alberto Fabra, dimisioa iragarri ostean elkar agurtzen. Argazkia:EFE
Francisco Camps eta Alberto Fabra, dimisioa iragarri ostean elkar agurtzen. Argazkia:EFE
Camps, eroskeriagatik aurreikusitako zigorrik handienaren aurka

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Camps Valentziako presidente ohiak ez du funtzionario eroskeriagatik aurreikusitako zigorrik altuena onartuko, bere abokatuak Valentziako Auzitegi Gorenean aurkeztutako idazki baten arabera.

Epaitegi horretako iturriek jakinarazi dutenez, Javier Boix abokatuak idazki bat aurkeztu zuen atzo. Dokumentuaren arabera, Campsek akusazioa onartu egiten zuen, baina sinatu gabe zegoen. Azkenean, Campsek testu hori ez sinatzea erabaki zuen.

Fabra izango da Valentziako presidente berria

Castellóko alkatea eta Valentziako Erkidegoko PPko koordinatzailea, Alberto Fabra, izango da Generalitateko hurrengo presidentea eta baita alderdikoa ere.Francisco Camps ordezkatuko du eta Campsek orain arte zeukan talde guztiarekin jarraituko du, baita Kontseilariarekin ere. "Guztiekin konfidantza izaten jarraituko dut".

Horrela azaldu du Fabrak PPCVren egoitzan Campsekin bildu ostean eman duen prentsaurrekoan, Generalitateko presidente izateko erronka onartzea erabaki duela publiko egin ondoren.

Epeak

presidente izendatuko duten plenoa datorren uztailaren 26an

Era berean, uztailaren 28an Alberto Fabrak, dagoeneko presidente moduan, bere karguari zin egingo dio, horretarako prestatutako ekitaldia batean.

Modu honetan, orain arte Castellóko alkatea izan dena, Alberto Fabra, Valentziako Erkidegoko historiaren bosgarren presidentea izango da; Francisco Camps popularrari lekukoa hartuko dio, "jantzien auzia" dela eta, atzo dimisioa aurkeztu ostean.

PPren erantzuna PSOEri

Esteban Gonzalez Pons, PPko Komunikazio idazkariordeak, Francisco Campsek atzo iragarritako erabakia goraipatu du eta PSOEk "sendagai garratz berbera" probatzea gustatuko litzaiokeela esan du. "Rubalcabak atzo Campsek hartu zuen sendagaiari zupada txiki bat eman beharko lioke", gaineratu du.

Genovan alderdiak duen egoitzan Ponsek eskaini duen prentsaurrekoan esan du pena dela Campsek kargua uztea "oparitu ez zizkioten hiru jantziengatik". Are gehiago, esan du egungo Barne ministroaren Polizia zuzendariak "ETArekin poliziak eta guardia zibilak" traizionatu ondoren, orain Barne ministroa, Rubalcaba alegia, Espainiako gobernuko presidente izateko hautagaia dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea