Politika -

Auzitegi Nazionala

Hiru gazte atxilotu dituzte Errenterian kale-indarkeria ekintzengatik

Atxilotuak Madrilera joan behar ziren deklaratzeko astelehen honetan, baina senideak eta abokatuak bidali dituzte epaitegian azalduko ez zirela jakinarazteko.

Errenteria: Hiru atxilotu, Segikoak izatea egotzita

35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26-31 urte bitarteko bi gizon eta emakume bat atxilotu dituzte arratsaldean, Errenterian (Gipuzkoa), kale-indarkeria ekintzekin lotura dutelakoan. Auzitegi Nazionalak atxilotzeko agindua eman du.

Atxilotuak Madrilera joan behar ziren deklaratzeko astelehen honetan, baina horren ordez senideak eta abokatuak bidali dituzte Ertzaintzaren Errenteriako komisaldegira epaitegian azalduko ez zirela jakinarazteko. Era berean, "herrian egon behar" zirela azaldu diote Ertzaintzari.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 20:00ak aldera atxilotu dituzte hiru gazteak Errenteriako Xenpelar plazan. Hiru gazteak kiosko baten teilatura igo dira eta ertzainek jaitsi egin behar izan dituzte.

Atxiloketak jazo baino lehen, 19:30ean ''Epaiketarik ez. Euskal gazteria Libre eta Legala'' lelopean manifestaldi bat deituta zegoen, baina Ertzaintzak eragotzi egin du. Hala ere, parte-hartzaileek eserialdi bat egin dute eta ondoren hiru gazteak atxilotu dituzte.

Bermudez Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrera eramango dituzte hiru atxilotuak astearte honetan. Bestalde, gaur egindako ekitaldietan deliturik izan ote den ikertzen ari da Ertzaintza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea