Politika -
Iruzurra eta espioitza, Araban
Miñao auziko Batzordeak beste zortzi agerraldi eskatu ditu
Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordeak lanean jarraituko du irailean urte bukaerarako txostena amaitua izateko.
Erredakzioa
Miñao auziko Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordearen lanak gutxienez irailera arte luzatuko dira, Batzordeak beste zortzi pertsona deitu dituelako eta dokumentazio gehiago eskatu dutelako. Eusko Legebiltzarreko Batzorde horrek EAJko gidari ohiek eta kideek ustez egindako iruzurra eta espioitza kasuak ikertzen ditu.
Hala ere, aurreikusita dutenez, txostena ez dute urte amaierara arte bukatuko.
Juanjo Agirrezabala batzordeko presidenteak kazetariei hartutako erabakiak jakinarazi dizkie ostiral honetan. Batzorde horrek De Miguel eta Telleria auzien ustezko erantzukizun politikoak aztertzen ditu.
Auzi biak Gasteizko 4. zenbakiko Instrukzio Epaitegian ikertzen ari dira. De Miguel auzian EAJko 15 zuzendari ohi eta kide, besteak beste, Alfredo de Miguel foru aldun nagusi ohia, inputatuak daude ustez arauz kontrako komisioen eta kontratu publikoen azpijokoan.
Telleria auzian Aitor Telleria EAJko zuzendari ohia eta bi ertzain inputatuak daude Arabako politikoak eta enpresaburuak ustez espiatu izanagatik.
Batzordeak beste zortzi agerraldi eskatu ditu, baina Agirrezabalak ez du pertsona horien nortasuna argitu; izan ere, deialdia pertsonalki egitea espero du.