Politika -

Jantzien auzia

Camps epaitu egingo dute, 'Gurtel' sarearen opariak onartzeagatik

Generalitateko presidenteari funtzionario-eroskeria egotzi diote, bere Gobernuko eta Valentziako PPko hainbat goi-kargudun ohirekin batera.

Gurtel auzia: Francisco Camps epaitu egingo dute

21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidentea epaitu egingo dute funtzionario-eroskeria egotzita, ustez ''Gurtel'' sarearen opariak onartzeagatik. Harekin batera, bere Gobernuko eta Valentziako PPko hainbat goi-kargudun ohi ere epaituko dituzte.

Jose Flors Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiko epaileak ahozko epaiketa abiatzea erabaki du, ustelkeria sareak jantziak oparitu zizkioten zantzuak baitaude.

Erabaki judiziaren aurka ezin da helegiterik aurkeztu.

Auzitegiak Twitterren aurreratu duenez, Flors epaileak bermea ezarri die auzipetuei: Fiskaltzak eskatutako isun solidarioa (41.250 euro Campsen kasuan) gehi heren bat gehiago.

Florsek 15 eguneko epea eman die aldeei, epaitegira bertaratzeko.

Duela hiru egun, epaiketa abiatu edo ez erabakitzeko saioa egin zuten. Bertan, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eta herri akusazioak (Valentziako PSOE) epaitzea eskatu zuten, eta defentsak auzia ixtea.

Campsekin batera, honakoak ere eseriko dira akusatuen aulkian: Victor Campos Generalitateko presidenteorde ohia, Ricardo Costa PPCVko idazkari nagusi ohia eta Rafael Betoret Turismo Kontseilaritzako kabinete zuzendari ohia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea