Politika -
Ponentzia Legebiltzarrean
Basagoiti: 'Euskadin biktimak eta hiltzaileak besterik ez dira egon'
ETAk orain 14 urte Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia hil zuen Eibarren eta, haren oroimenean, ekitaldia egin dute gaur goizean.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak "biktimak parekatzeko estrategia" salatu du, "bi biktima mota ez dagoenean: biktimak eta hiltzaileak besterik ez daude".
ETAk orain 14 urte Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia hil zuen Eibarren eta, haren oroimenean, ekitaldia egin dute gaur goizean. Ekitaldian Arantza Quiroga Eusko Legebitlzarreko presidentea eta PPko hainbat buruzagi izan dira: Iñaki Oyarzabal, Leopoldo Barreda eta Carmelo Barrio, besteak beste. Miguel Angel Blancoren ahizpa ere ekitaldian izan da, eta ETAren "desagerpena" eta "porrota" exijitu ditu. Basagoitiren hitzetan, Euskadin ez dira "bi aldeetako biktimak" izan. Ez du Eusko Legebiltzarrak atzo sortutako ponentzia aipatu (PPk ez du parte hartuko), baina "bi biktima mota" egon direnik ukatu egin du. "Ez da gauza bera norbait bahitu eta hiltzea edota hiltzeagatik pertsona bat atxilotzea" azpimarratu du.
Basagoitiren hitzetan, ETAren eta GALen "biktimak" ezin dira parekatu, eta "onarpen" horrek ez du "oraindik" ekarri behar.
Horrez gain, PPko buruak gogoratu duenez, Miguel Angel Blancoren familiak eta terrorismoaren biktimenak "justizia ez dute haien bidetik egin".
Ermuko Udaletxean egin diote Miguel Angel Blancori omenaldia, ETAk hil zuenetik 14 urte bete direnean. Lore eskaintza eta elkarretaratzea egin dute.
Marimar Blancok eskerrak eman dizkie "PPren familia politikoari", beste alderdi batzuei eta hedabideei, bere anaiaren eta terrorismoaren biktimen oroimena "bizirik mantentzeagatik".
"Ez ahazteagatik, gogoratzeagatik eta Miguel Angel bihotzean eta oroimenean eramateagatik, benetan, eskerrik asko", esan du. Bere hitzetan, Miguel Angel Eibarreko "zinegotzi apala" besterik ez zen.