Politika -
Polemika Ezker Batuan
EBk asteazkenean erabakiko ditu Arabako militanteen aurkako neurriak
Bilera horretan Arabako militanteen jarrera besterik ez da aztertuko: David Lozano Arabako koordinadorearena, Kontxi Bilbao bozeramailearena eta Nerea Galvez eta Mertxe Etxezarreta batzarkideena.
Erredakzioa
Arabako Foru Aldundia osatzeko EAJrekin egindako negoziazioan parte hartu zuten pertsonak zigortu edo ez erabakiko du asteazkenean Ezker Batuakeko Arabako Batzorde Iraunkorrak.
Arabako Ezker Batuako iturriek jakinarazi dutenez, bilera horretan Arabako militanteen jarrera besterik ez da aztertuko: David Lozano Arabako koordinadorearena, Kontxi Bilbao bozeramailearena eta Nerea Galvez eta Mertxe Etxezarreta Arabako batzarkideena. Negoziazioan parte hartu zuten Bizkaiko eta Gipuzkoako militanteei buruz ez dira arituko asteazkeneko bileran.
Beraz, bilera horretan ez dituzte Javier Madrazo EBko presidentearen eta Serafin Llamas Presidentetzako koordinatzailearen jarrerak aztertuko. Mikel Aranaren ustez, Madrazo eta Llamas dira EAJrekin egindako negoziazioetan egindako eskaeren erantzule nagusiak. Hala ere, Madrazoren eta Llamasen inplikazioa Ezker Batuakeko Batzorde Politikoan aztertu beharko dute. Koalizioko iturrien arabera, Mikel Aranak egun gutxi barru deituko du Batzorde Politikoa.
Arabako Foru Gobernua osatzeko Eusko Alderdi Jeltzalearekin izandako negoziaketetan lanpostuak eta mailegu bat eskatu izana onartu dute EBko hainbat alderdikidek.
Idatzi baten bitartez, berriz, gaiaz ezer ez zekitela diote Mertxe Etxezarreta, Kontxi Bilbao, Nerea Galvez eta David Lozano alderdikideek.
Azken honek, hain zuzen ere, kargua alderdiaren esku utzi du eta ez du alderdia uztea baztertu gertatutakoarekin "erabilia eta engainatua" sentitu delako.